Igo
  • 2018/12/05

Urreta kiroldegian jarduerak egongo dira ur-puzgarriakaz, abenduaren 29an, arrastiz

Urreta kiroldegiak jarduerak eskainiko ditu ur-puzgarriakaz, doan, abenduaren 29an, txanda bita (16:45etik 18:15era eta 18:15etik 19:45era). Gomendatutako adina, 4 urtetik 18ra.


8 urtetik beherakoak nagusi batek lagunduta joan beharko dira eta mangitoak erabili ahal izango dabez. Pertsona nagusi bakotxeko gehienez 5 adin txikiko sartu ahal izango dira.


Jarduera honetarako, igerilekuak jentearentzat itxita egongo dira 15:15etik 21:15era.


Abonaduentzat doan izango dira eta sarrerako kostua izango da abonadu ez diranentzat.