Igo
  • 2021/01/22

Ur etena izango da Gipuzkoa eta Zubiaurretarren kaleetan datorren astelehenean, urtarrilak 25, goizean

Sareko matxura bat dela eta, uraren hornidura aldi baterako etengo da hurrengo astelehenean, urtarrilak 25, Galdakaoko herriguneko bi kaletan. Goizean izango da etenaldia, 09:00etatik 14:00ak aldera arte.

Zehazki, kale hauei eragingo die etenak:

📌 Gipuzkoa kaleko 1, 3, 5, 7, 17 eta 21 atariak

📌 Zubiaurretarren kaleko 2, 4 eta 6 atariak