Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Unkinako frontoia itxita egongo da Gabonetatik urtarrilaren 20ra arte, zaharberritze lanengatik

Beste batzuk   2021/12/07

Unkinako frontoiaren egoera kaxkarra dela eta, berrikuntza lanak egingo dira bertan, eta itxita egongo da Gabonetatik urtarrilaren 20ra bitartean. Bereziki lurra eta horma egokituko dira. 

Hiru fasetan egingo dira konponketa lanak: lehenengo eraisketak egingo dira, eta horiez gain, frontiseko harria eta txapak konponduko dira. Ostean, frontoiko zoruan asfaltoa jarriko da eta ondoren frontoiko marrak, zenbakiak etabar margoztuko dira.

Berritze lanak Zamakoa S.A. enpresari esleitu zaizkio 70.709,65 euroren truke.