Igo
  • 2019/05/21

UFS Usansolo areto-futboleko taldea Euskal Ligara igotzen da Ligako txapelduna izan ondoren

UFS Usansolo areto-futboleko taldeak lorpen historikoa eskuratu zuen joan den igandean espezialitate horretan, Usansoloren ordezkari lez. Izan ere, Euskal Ligara igotzea lortu baitzuen ligako txapelduna izan ondoren. Gainera, hau hirugarren igoera da klubak duen sei urteko historian.


"Igoera honen eta Liga irabazi ondoren, Usansolok Euskal Herri mailan lehiatuko den taldea izango du, Usansolorako egundoko lorpena, hemendik aurera Areto-futbol-talde batek Euskal Herri mailan ordezkatuko duelarik. Gure asmoa zen Usansolon Areto-futbola sustatzea, apurka-apurka lortzen ari garena. Datorren denboraldiari begira, "B" edo Gazte mailako ekipo berria ateratzen saiatzen ari gara, klubak jarraipena eta handiagoa izatea ziurta dezagun eta Usansolo osoari kirol hau praktikatzeko eta gozatzeko aukera emanez",  baloratu dute klubetik, joan den igandean Artaromori 3-5 irabazi ondoren.

ufs_txapeldun.jpg