Igo
  • 2021/08/30

Udaletxe alboko aparkaleku rotatorioaren ondoko eraikin batean horma-irudia egingo da eta gune bat hesitu egingo da bi astez

Juan Bautista Uriarte kaleko 61. zenbakiko eraikinaren atzealdeko fatxadan horma-irudia egingo du Galdakaoko Udalak. Aparkaleku rotatorioaren aldean dagoen horma da, denbora luzez andamioz estalia egon dena. Lian muralistak egingo du irudi handia, spray bidez.

Irailaren 1ean hasiko dira lanak, asteazkenarekin, eta hamar bat egunetan amaituta egotea aurreikusten da. Tarte horretan laupabost lekutan ezingo da aparkatu, artistak hormara iristeko behar duen garabi plataformaduna egongo baita bertan.