Igo
  • 2020/10/26

Udalerritik ateratzeko debekua ezarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak murrizketa gehiago egingo ditu Covid-19ari aurre egiteko neurri gisa. Koloreen araberako banaketa bertan behera geratuko da, eta EAE osoan berdinak izango dira neurriak. Hiru dira murrizketa berri nagusiak:


1.- Gauez zirkulatzeko debekua ezarrita, etxeratzeko agindua egongo da 23:00etatik 06:00ak bitartean. Salbuespena izango dira osasun, lan eta zaintza arrazoiak.


2.- EAEtik irten edo bertara sartzea debekatuta egongo da. Horrez gain, ezingo da norbere bizileku den herritik atera. Mugakide diren herrietara jardun sozio-ekonomikoengatik edo osasun, lan eta zaintza arrazoiengatik joan ahalko da.


3.- Ezingo dira sei pertsona baino gehiago bildu ez gune publikoetan ez pribatuetan, etxe berean bizi diren pertsonak ez badira.


Agindua bihar asteartea 06:00etan sartuko da indarrean, eta webgune honetan bihar goizean zabalduko da dekretua bere osotasunean.