Igo
  • 2021/05/10

Udalekuetarako onartutako eskabideen behin-behineko zerrenda argitaratu da: ez da zozketarik egin beharko

Gaur, maiatzak 10, astelehena, Galdakaoko Udalak antolatutako udalekuetarako onartutako eskabideen behin behineko zerrenda argitaratu da udalaren webgunean. Zerrenda hau bost egunez egongo da publiko, eskabideak egiteko prozesuan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko. Epe hori igaro eta akatsak zuzendu ondoren, zerrenda behin betikoa izango da. Hemen kontsulta daiteke: https://www.galdakao.eus/udalekuak/

Guztira, 480 eskabide egin dira eskainitako 550 plazetarako, eta, beraz, ez da zozketarik egingo. Lehen aipatutako akatsak zuzentzeko epea igaro ondoren, zerrendak behin betikoak izango dira, eta, beraz, familia guztiei bidaliko zaizkie ordainketa-gutunak, plaza berresteko.

Hiriko udalekuak udalerriko lau gunetan egingo dira, Aperribai, Usansolo, Gandasegi eta Urretan, eta 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Horien helburu nagusia da udaldian eta aisialdian jarduera ludikoetan euskararen erabilera sustatzea. Aurten, gainera, berrikuntza garrantzitsuak sartu dira, hala nola jantoki zerbitzua eta kuoten hobari sistema, familien errentan oinarrituta. Hobari horien helburua aukera berdintasuna erraztea da eta horregatik, egoera zaurgarrienean dauden familieek eta errenta baxuena duten familiek%85erainoko hobaria lortu ahal izango dute

Zerrendan akatsen bat ikusten bada edo hiri udalekuekin zerikusia duen beste edozein gauzarako, Euskara Sailarekin harremanetan jar daiteke hezkuntza-euskara@galdakao.eus helbide elektronikoaren bidez edo 944010540 telefono zenbakiaren bidez.