Aurten ere 4 eta 11 urte arteko haurrek udako goizetan aisialdiaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Galdakaoko Udalaren helburu nagusienetariko bat beteko da horrela, hain zuzen ere, haurren artean udan aisialdiaren eta astialdiaren esparruan euskararen erabilera sustatzea. Datorren astean zabalduko da izen ematea.
Iaz egin zen moduan, aurten ere, honako ezaugarri hauek izango ditu, gobernu planaren 91. neurria betez:
Apirilaren 19tik apirilaren 27ra arte egongo da izena emateko aukera, eta hori telematikoki egin beharko da. Udalaren webguneko behealdean “Udalekuak” izenarekin egongo den bannerrean eman daiteke izena.
Edozein kasutan, horretarako laguntza behar duenak hitzordua eskatu ahal izango du Udalaren Euskara Arloko telefonora deituta (944010540).
Iaz indarrean jarri ziren aldaketak mantentzea erabaki du Udalak lana eta familia bateragarri egiteko lagungarriak izango direlakoan, baita euskara indartzeko asmoz ere bai. Baina egon badaude bestelako helburu batzuk:
Familien errenta oinarri duten prezioak
Iaz moduan, prezio estandar bat zehaztu du Galdakaoko Udalak eta familien errentan oinarritutako hobari sistema ezarri du prezio horien gainean. Hobari horien helburua aukera berdintasuna erraztea da eta horregatik, egoera zaurgarrienean dauden familiek eta errenta baxuena duten familiek %85erainoko hobaria lortu ahal izango dute. Halaber, lekuen % 5 gordeta egongo da babes berezia merezi duten kolektiboetarako. Neurri guzti horiekin aukera berdintasunaren alde egiten du Udalak eta udaleku justuagoen alde.
Pandemia pixkanaka-pixkanaka atzean uzten ari garen honetan, baina betiere zuhurtziaz jokatuz, gehienez 550 plaza eskainiko dira honela banatuta:
Ordutegia
Ordutegiari dagokionez, udalekuak 9:30etik 13:30era izango diren arren, lana eta familia bateragarri egiteko lagungarriak izango diren hautazko bi zerbitzu eskainiko dira. Bata, harrera zerbitzua, 8:30etik 9:30era izango da eta dohainik eskainiko da hori eskatzen duten familia guztientzat. Bestea, jantoki zerbitzua, 13:30etik 14:30era. Azken horretan kontuan hartuko dira, esaterako, dieta bereziak eta umeek eduki ahal dituzten intolerantziak; kultur edo erlijio arrazoiengatik jakiren bat saihesteko aukera ere errespetatu egingo da.
Onartuak eta zozketa
Onartutakoen behin-behineko zerrenda maiatzaren 6an argitaratzea aurreikusi da eta izen emate gehiegi egon direlako zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 20an egingo litzateke ekitaldi publikoan, Udaleko Osoko Bilkura aretoan, 14:00etan. Horren emaitza webgunean argitaratuko da eta orduan jakinaraziko zaie onartutakoei ordainketak egiteko epeak eta moduak zeintzuk diren.
Izena ematerakoan familiak aukeratu dituen aldagaien arabera zehaztuko da ordaindu beharreko prezioa. Prezio orokorrak banatuta daude, txandaren arabera (60 euro hamabostaldi bakoitzean, jantoki barik, eta 114 euro jantoki zerbitzuarekin; eta 120 euro uztailaren 5etik 30era arteko txanda aukeratzen duenak jantoki zerbitzu barik, eta 228 euro jantokia barne). Hobarien sistemari esker, halere, kuota orokor horien %30, %50 edo %85 artean txikitu daitezke elkarbizitza unitatearen diru-sarreren arabera.