Igo
  • 2020/07/30

Udalbatzaren bilkura burutu da

Galdakaoko Udalbatzak urgentziazko bilkura egin du gaur, uztailaren 30ean. Bertan, honako puntu bi onartu dira:


4085/2019 espedientea. Ogasun eta Barne Erregimeneko Informazio-batzordearen Irizpena. Transferentzien eranskina aldatzeari buruzkoa (besteak beste udazkeneko Bonodena ekimena egitea eta zabaltzea ahalbidetuko duena).


2251/2020 espedientea. 2019ko. urteko kontu orokorraren onestea.


Printzipioz ohiko bilkura aurre-ikusita bazegoen ere, parte-hartzaile guztiei espediente batzuei buruzko informazioa helarazteko orduan arazo informatikoak sortu direnez gero eta arduraz jokatzeko, bilkurarako deialdia bertan behera uzteko planteatutako eskaerari baiezkoa eman dio Gobernu taldeak. Aldi berean, ezinbestekoa zen arestian aipaturiko puntuak onartzea eta, horregatik, urgentziazko bilkura deitu da.


Halaber, jorratu barik geratu diren puntu gehienen garrantzia dela-eta, abuztuan saiatuko da egiten hurrengo plenoa.