Igo
  • 2020/06/01

Udalak 'txamiak' erabiltzeko osasun arloko betebehar eta gomendioen berri eman du

Gazte galdakoztarrek txami edo gazte-lokalen egiten duten erabilera finkatuaren aurrean, Galdakaoko Udalak alarma-egoeraren "2. fasean" lokal horiek erabiltzeko ezarritako betebehar eta gomendio sanitarioei buruzko informazioa helarazi nahi du.


Maiatzaren 24ko 12/2020 Dekretuan, zeinaren bidez ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko arauak, lokal pribatuetan 15 pertsona arteko bilerak baimentzen dira. Bizikidetza zaintzeko eta lokal horien erabilera desegokiaren ondorio negatiboak saihesteko helburuekin, udalak erantzukizunez jokatzeko eta hurrengo baldintzak bermatzeko eskatu die erabiltzaileei:


✅ 15 pertsona gehien jota.


✅ 2 metrotako segurtasun distantzia mantendu.


✅ Segurtasun tartea mantendu ezin denean maskara erabili.


✅ Eskuak sarri garbitu.


✅ Posible bada, arrisku egoeran dauden pertsona taldeekin kontaktua gutxitu.


Gutxiago falta da! Denon artean lortuko dugu!