Igo
  • 2018/11/15

Udalak sarrera bikotx bi zozketatuko dauz barikuan izango dan “Esto no me lo esperaba” antzezlanerako

Galdakaoko udalaren Kultura Arloak sarrera bikotx bi zozketatuko dauz Zaguango Teatro konpainiak datorren barikuan taularatuko dauen "Esto no me lo esperaba" antzezlanerako. Zozketa honetan parte hartzeko aukera gaur, eguena, amaitzen da 21:30ean.


Kanpaina Galdakaoko udalaren Facebookari jarraitzen deutsien erabiltzaileei zuzenduta dago. Parte hartu ahal izateko, lehiaketari buruzko argitalpenean iruzkin bat egin behar da, sarrerak lortzeko interesa azalduz (Pertsona, erakunde edo kolektiboenganako errespetu falta edo gutxiespenak ez dira onartuko).


Zozketa egingo da zozketan parte hartzeko epea itxi ondoren (azaroak 15, eguena, 22:00etan), Easypromos aplikazioaren bitartez, aukeraketa ausazkoa izan dala egiaztatuko duena. Irabazle bi aukeratuko dira, eta erreserba gisa beste pertsona bi. Irabazleen izena azaroaren 15ean bertan argitaratuko da Galdakaoko udalaren Facebooketik, eta kanal berorretatik sari-banaketa be zehaztuko da.


Lehiaketa honen oinarri guztiak www.galdakao.eus web-orrian kontsultau leiz.