Igo
  • 2019/05/24

Udalak laguntzaile gisa 30 gazte izango ditu datorren igandeko hauteskunde-prozesurako

Galdakaoko udalak 30 gazte izango ditu berriro maiatzaren 26ko Europarako, toki eta foru-hauteskundeak burutzeko hauteskunde-prozesurako.


Era horretan, 2015ean Galdakaon hasi zen formula, Bizkaian aitzindaria, erabiltzen da. Horrela 18 eta 29 urte arteko gazte langabeei aukera eskaintzen zaie hauteskunde-egunean lagundu dezaten, hauteskunde-mahai bakoitzeko kideei aholkuak eman eta zereginak egiten errazteko.


Gazte hauek prestakuntza jaso dute aldez aurretik, hauteskunde orokorrak direla eta, apirilaren 28an, estreinaldia izan zutenean izandako esperientziaz gain.


Galdakaoko udalak deialdi publikoa egin zuen urte hasieran, poltsa bat sortzeko, pertsona horiek hauteskunde-mahai bakoitzean Administrazioaren ordezkari gisa hauteskunde-egunean egiten den lana beregain har dezaten.


Deialdi hartatik pertsona laguntzaileen poltsa sortu zen helburu horrekin, eta horretatik hogeita hamar pertsona aukeratu ziren. Orain, arlo horretan laguntzen jarraitzeko prestutasuna agertu duten gazte berberekin jarraitzeko asmoa dugu.


Zerrenda hau berrituz joan da, arrazoi desberdinak tarteko, laguntzen jarraitu ezin duten gazteen plaza hutsak betetzen joan diren inkorporazio berriekin.


Galdakaoko udalak poltsa hori berritzea plantatuko du, beste deialdi publiko baten bitartez, datozen hauteskunde autonomikoak egin ondoren, izan ere, hauteskunde-egutegiaren arabera eta nobedaderik ez badago, hauteskundeetako hurrengo hitzordua autonomikoena izango baita.


Laguntza hau hauteskunde-hitzordu bakotxari lotuta dago, aurretik prestakuntza ematen zaie eta dagokien Administrazioek dieta bat ordaintzen diete.