Igo
  • 2018/07/04

Udalak jaietako pregoia nork irakurri behar duen erabakitzeko proposamenak jasoko ditu Udalaren webgunean uztailaren 4tik aurrera (asteazkena)

Galdakaoko Udalak Udalaren webgunean (www.galdakao.eus) parte hartzeko prozesu bat abiaraziko du astearte honetan. Oraingo honetan, helburua da herritarren proposamenak jasotzea, herriko jaietako pregoia irakurtzeko hautagaien inguruan.


Erantzunak uztailaren 4tik 15era bilduko dira, biak barne.


Azken urteotan bezalaxe, urrats hauek emango dira pregoilaria aukeratzeko:


Lehen fasea:


1.- Partaidetza-prozesu bat proposatzen da, herritarren Udalaren webgunean proposamenak aurkez ditzaten (uztailak 4-15):


Galdera hauek erabiliko dira horretarako:


. Nor proposatzen duzu herriko jaietako pregoilari izateko?


. Zergatik uste duzu pertsona egokia dela?


Jasotako proposamenetako hiru hautatuko dira:


. Boto gehien duen gizonezkoa.


. Boto gehien duen emakumezkoa.


. Boto gehien lortzen duen elkarte.


2.- Jai Batzordeari hautagaiak aurkezteko eskatuko zaio, eta bertatik beste hiru proposamen hautatuko dira irizpide berak erabiliz:


. Boto gehien duen gizonezkoa.


. Boto gehien duen emakumezkoa.


. Boto gehien lortzen duen elkarte.


Botoak zenbatu eta pertsona eta elkarte hautagaiak izendatu ostean, bideragarritasuna aztertuko da, beraiekin zuzenean harremanetan jarrita. Inork aukerari uko egingo balio, zerrenda bereko hurrengo hautagaiak hartuko luke bere lekua.


Bigarren fasea (uztailak 18-26):


3.- Sei proposamenak herritarrei aurkeztuko zaizkie Udalaren webgunean, Jai Batzordeak proposatu dituen edo aurreko partaidetza-prozesukoak diren adierazita.


4.- Bozketa horretan aukeratuko dira pregoilaria eta txupineroa. Boto gehien lortzen duen pertsona pregoilaria izango da, eta beste sexuko pertsona bozkatuena, aldiz, txupineroa. Irabazlea elkarte misto bat bada (bi sexuetako kideak dituena), bi figurak bere gain hartu ahal izango ditu, baina bermatu beharko da pregoia irakurtzeko eta txupina botatzeko ekitaldian gizonezko bat eta emakumezko bat daudela.