Igo
  • 2019/05/21

Udalak gutunak bidaliko ditu udalaren kirol instalazioetarako seihileko abonua berritzeko

Galdakaoko uodalaren Kirol Arloak udalaren kirol instalazioak erabiltzen dituztenei gutun pertsonalizatuak bidaliko dizkie gaurtik hasita, asteartea; seihileko abonua darabiltenei bidaliko zaie, bere kasuan, baja jakinaraz dezaten.


Gutun horretan ondokoa azaltzen da:


Lehen-lehenik, eskerrak eman nahi dizkizugu Galdakaoko Udalaren kirol-instalazioak erabiltzen dituzulako. Alde horretatik, seguru gaude egunez egun atseginago izango dituzula.


Badakizunez, laster Galdakaoko Udalaren kirol-instalazioetako SEHILABETEKO ABONATU izaera hasten zaizu. Aipatutako kuota ordaintzen jarraitu nahi ez bada edo 2019ko hurrengo ekitaldian zehar kategoriaz aldatu gura izanez gero, Urretako edo Unkinako udal kiroldegiko atezaintzara joan beharko duzu baja sinatzera. Ordainketa abonareren bidez egiten baduzu ekainaren 1etik aurrera eskatu ahal duzu.


Zure bankuko datuetan aldaketarik egin nahi baduzu, ordainketa helbideratuko den kontu berriaren fotokopia aurkeztu beharko duzu.


Gutun honen bidez informatu nahi dizugu, 2019ko ekainaren 15eko datan 25 urte beteta duten abonatu guztiak ez direla familia-abonuko kategorian sartuko, norbanakoaren abonua eskatu beharko dutelarik