Igo
  • 2019/01/11

Udalak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Earth Songs Project kontzerturako

Galdakaoko udalaren Kultura Arloak bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu Earth Songs Project kontzerturako, Torrezabal Kultur Etxean, urtarrilaren 19an aurreikusitakoa. Zozketa horretarako parte-hartzea urtarrilaren 14an, astelehena, hasiko da eta urtarrilaren 17an, osteguna, 22:00etan amaituko da.


Galdakaoko Udalaren Facebook orria jarraitzen duten erabiltzaileei zuzenduta dago. Lehiaketan Galdakaoko Udalaren orria Facebooken jarraitzen duten 14 urtetik gorako pertsona guztiek parte har dezakete. Parte hartzeko lehiaketari buruzko argitalpenean iruzkinen bate gin beharko dute, sarrerak eskuratzeko interesa azalduz. Iruzkinetan pertsona, entitate edo kolektiboenganako errespeturik eza edo mespretxurik ez da onartuko.


Zozketan parte hartzeko epea amaitu ondoren zozketatuko da (urtarrilak 17 osteguna, 22:00etan), hautaketa ausazkoa izan dela egiaztatuko duen Easypromos aplikazioran bitartez. Bi irabazle aukeratuko dira eta beste bi ere aukeratuko dira erreserba gisa. Irabazleen izena urtarrilaren 17an bertan argitaratuko da, Galdakaoko Udalaren Facebookaren orrian, eta bide beretik harremanetan jarriko gara saria zelan eman zehazteko.


Lehiaketa honen oinarriak osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus