Igo
  • 2020/12/18

Udalak beira errefusako ontzi neumatikora ez botatzeko eskatu die herritarrei

Enviser Servicios Medioambientales Ecovidrio enpresako langileen grebak jarraitzen duen honetan, Galdakaoko Udalak beira errefusako ontzi neumatikora ez botatzeko eskatu die herritarrei.

Beira ontzi neumatikora botatzean apurtu egiten da eta horrek kalteak sortzen ditu zirkuitoan. Ondorioz,  instalazioa bera matxuratu egiten da. Horregaitik, beirazko hondakinak edukiontzi berdean uzteko eskatzen du Udalak, eta beteta egonez gero, edukiontzi horren ondoan jartzeko.

Galdakaoko Udalak errespetatzen du langileen grebarako eskubidea eta ez du hori urratzeko asmorik. Baina kontuan izanda beira kalean barreiatua eta apurtua egoteak dakarren arriskua, erantzukizunez jardun nahi du, erantzukizuna Udalari berari ez badagokio ere; Eusko Jaurlaritzari dagokio alor horren ardura. Hala ere, ontzitik kanpo dagoen beira jasotzen ahaleginduko da Udala, istripurik gerta ez dadin.

Udalak sentitzen du greba egoera luzatzea eta herritarrei dakarkien kaltea.