Igo
  • 2021/03/16

Udalak apirilerako antolatu dituen barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Galdakaoko udalak, Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko Arloaren bitartez, barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroetan inskripzioa egiteko epea zabalduko du martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitartean. Horretan interesa duten 16 urtetik gorako guztiek eman dezakete izena.

2020an COVID19aren erruz bertan behera utzi behar izan zen aurreikusitako ikastaroa matrikulazioa eginda bazegoen ere. Hortaz, aurtengo honetan lehentasuna izango dute iaztik matrikula egina dutenak.

Ikastaroek ondoko egutegia izango dute:

📆 Gaztelaniaz: APIRILAK 14, 15 eta 16

Ordutegia: 18:00-20:00 - Tokia: Udaletxea (Osoko Bilkuren Aretoa)

📆 Euskaraz: APIRILAK 21, 22 eta 23

Ordutegia: 18:00-20:00 - Tokia: Udaletxea (Osoko Bilkuren Aretoa)

Ikastaroa doakoa da baina aurretik izena eman beharra dago, zein hizkuntzan (euskara ala gaztelania) egin nahi duzun zehaztuz.

Plaza mugatuak dira (10 gehienez) eta inskripzio-hurrenkeraren arabera emango dira. Udalerrian erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute.

Egiako ortu ekologikoen dinamizatzailea den Xabier Gómezek zuzenduko ditu saioak.

Inskripzioa galdakao.eus/ikastaroak helbidearen bidez egin daiteke,  "Inskripioa barazkigintza ekologikoari buruzko ikastaroa"  egiteko dala adieraziz.

Ikastaro honen helburua zera da: oinarrizko aspektu teorikoak eta praktikoak zabaltzea (printzipioak, klima, laborantzaren egutegia, substratu egokiak, ongarri organiko motak eta prebentziozko tratamendu naturalak), autokontsumorako barazki arruntenen laborantza ekologikoan lehenengo pausoak eman ahal izateko. Horrez gain, laborantzen asoziazioari buruzko zertzeladaren bat emango da, bertoko barietateen garrantziari eta landara usaintsuei ere aipamena eginez.