Igo
  • 2019/05/24

Udala azken prestaketak egiten ari da igandeko Europarako eta toki-, foru-hauteskundeetarako

Galdakoko udala azken prestaketak amaitzen ari da igandeko Europarako eta toki- eta foru-hauteskundeei begira, dena prest egon dadin. Prestaketa hauen bidez nagusiki hauteslekuak hornitzen dira, eta halan maiatzaren 24an bozkatzeko eskubidea bete ahal izango da bertan, 09:00etatik 20:00etara.


Joan den apirilaren 30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkuran, hauteskunde-mahaiak zozketatu ziran.


Ohi bezala, prozedura informatiko bitartez egin da zozketa, ausaz eta erroldak berak emandako programa bat erabilita; horrela aukeratu dituzte Galdakaok egun horretan izango dituan 38 mahaietako kideak


Guztira 24.000 herritar inguruk izango dute herrian botoa emateko eskubidea. Mahaiburuek eta horien ordezkoek ikasketa maila jakin bat izan behar dutela kontuan hartuta, 300 pertsona aukeratu dira mahaiak osatzeko; hots, mahaiburuak, lehen ordezkariak eta bigarren ordezkariak, eta bakoitzerako ordezko bi.


Abagune honetarako, Galdakaok jarraituko dira 38 mahai, zazpi hauteslekutan banaturik izaten.


. Gandasegi (10 mahai)


. Urreta (8 mahai)


. Torrezabal Kultur Etxea (9)


. Usansolo (5)


. Aperribai (2)


. Olabarrieta (1)


. Bengoetxe (3)