Igo
  • 2018/11/13

Udal liburutegiek jarduera-programa antolatu dabe ipuin-kontalarien tailerrak eta liburuen aurkezpenak tartean

Kultura Arloak, udal liburutegien bitartez, azarorako jarduera-programa zabala antolatu dau, haurrek eta nagusiek zerbitzu publiko hau ezagutu eta partekatu dagien, eta, bide batez, irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz.


Jarduera-programan ipuin-kontalarien tailerrak egongo dira, ondoko egutegi eta ordu berean kasu guztietan (18:00-19:00etan):


Ipuin-kontalaria, Mireia Delgadoren eskutik:


Azaroak 13, martitzena, Torrezabaleko Haur Liburutegian


Azaroak 14, eguaztena, Usansoloko Liburutegian eta


Azaroak 15, eguena, Aperribaiko Liburutegian


Ipuin-kontalaria, Oihanaren eskutik:


Azaroak 20, martitzena, Torrezabaleko Haur Liburutegian


Azaroak 21, eguaztena, Usansoloko Liburutegian eta


Azaroak 22, eguena, Aperribaiko Liburutegian


Era berean, liburuak aurkeztu ahal izatea sustatuko da. Aurkezpen guztiak 19:00etan izango dira, Torrezabal Kultur Etxeko Haur Liburutegian.


Halan, azaroaren 13an, Julieth Pareja Rios-en "Nada es imposible" liburua (trilogia) aurkeztuko da. Izan be, liburuak konbidatzen gaitu ezinezkoak dirudien amets handiak izateko burua zabaldu daigun.


Era berean, azaroaren 20an, Francisco Panera-ren "Siete cuerdas" liburuaren aurkezpena izango da eta abenduaren 18an, Diego Lopez Ruiz-en "Mundimagina" liburua aurkeztuko da.