Igo
  • 2020/09/24

Udal kiroldegietako ikastaroetan aurrez izena emateko epea zabalik, irailaren 27ra arte

Galdakaoko Udaleko Kirol Arloak 2020-2021 ikasturterako kirol instalazioen eskaintza aurkeztu du.


Eskaintzen diren ikastaroetan parte hartu nahi dutenek igande honetara arte, irailak 27,  egin dezakete aurre-inskripzioa Urreta eta Unkina kiroldegietako sarrera kontroletan zein on-line, www.galdakao.eus webguneko "Udal kiroldegien kudeaketak" atalaren bidez. Covid-19 dela eta egungo egoera kontuan hartuta, izen-emateak online egitea gomendatzen dugu.


Era berean, ordainketak helbideratzea gomendatzen du udalak, ikastaroak automatikoki berritzea bermatzen baitu horrek.


Izen ematen dutenen artean aukera berdintasunaren printzipioari eutsiko zaio: plazen eskaera kopurua eskainitakoena baino handiagoa bada, zozketa egingo da epe barruan izen eman duten guzti guztien artean. Zozketa publiko hori irailaren 28an izango da Urreta kiroldegian, 10:00etatik aurrera (eskaeren kopurua eskainitako plazena baino handiagoa bada).


Plazak esleitzeko orduan, lehentasun ordena honi jarraituko zaio:


1. Galdakaoko Udal Kiroldegietan abonatutako pertsonak


2. Galdakaoko Udal Kiroldegietan abonatuta EZ dauden pertsonak


Onartuen zerrendak irailaren 28an, astelehena, eguerditik aurrera argitaratuko dira.


Ikastaroen ordainketa


Ordainketak helbideratzea erabaki dutenek irailaren 28an eta 29an aurkeztu ahal izango dituzte alegazioak eta bajak; izan ere, matrikulak irailaren 30ean kobratuko dira urriaren 1ean zorduntzeko.


Ordainagiria itzuliz gero, plaza galduko da eta itxaron zerrendako ordenari jarraituko zaio ikastaroen plazak bete arte.


Ordainketa helbideratu nahi ez dutenek leihatilan ordaindu beharko dute dirutan, irailaren 28tik 30era. Bestela plaza galduko dute.


Izen emate berriak


Urrirako izen emateak irailaren 30etik aurrera egingo dira abonatuen kasuan, eta urriaren 1etik aurrera abonatu gabeen kasuan.


Gainerako hilabeteetarako, azarotik ekainera, biak barne, ordaindu aurreko hilaren 28tik aurrera egingo dira izen emateak.


Alta guztiak, eskainitako ikastaro bakoitzean geratzen diren plaza libreen mende egonen dira.


Plaza baieztatutzat joko da ordainagiria ematen den unean.


Erantsitako PDFetan zehazten dira abian jarritako ikastaroak, baita horietako bakoitzaren ordutegiak eta tarifak ere. 👇



KIROL ESKAINTZA 2020-2021