Igo
  • 2018/03/14

Udal gobernu-taldeak 2018rako 33 milioiko aurrekontua proposatzen dau, horreetatik 4 milioi inbertsinoetarako izango dira

Galdakaoko udal gobernu-taldeak (EAJ-PNV eta PSE-EE), 2018rako, 33 milioi euroko aurrekontu-proiektua eroango dau apirilaren 10ean egingo dan ezohiko oso bilkurara, (igaz baino %5,36 gehiago), Gizarte-zerbitzuetan (%12,5) eta Enpleguan (19,5) gastua handituz eta inbertsinoetarako 4 milioi gordez.


Aurrekontu-proiektu honetan planteatzen diran inbertsinoetatik bereziki nabarmendu behar da Antenna kultur zentroaren lehenengo harria ipiniko dala, obra honen guztirako aurrekontuaren 6,2 milioietatik 2018rako 557.000 euro izanik. Herritarren parte-hartze prozesu batek erabagiko dau obraren izena, 90. hamarkadan Torrezabal Kultur Etxeagaz egin zan moduan. Proiektua gazteei zuzenduta dago.


Ibon Uribe Alkateak, eta Txema Larrazabal Gizarte-ekintza eta Enpleguko zinegotziak aurrekontu-proiektu hau aurkeztu dabe komunikabideen aurrean, oposizioko taldeei jakinarazo ondoren.


"Aurrekontu honetan igazko inbertsinoa bikoiztuko dogu eta 2017ko 2,1 milioietatik 2018ko 4 milioietara pasauko gara, 2010eko mailara itzuliz. Gure baliabideakaz egingo doguzan inbertsinoak dira eta, aurrekontuko aldaketa baten bitartez, igazko gerakinak be erantsi beharko jakez. Holan aukera izango dogu, esaterako, N-634an biribilgune bat eta Andraenea emakumeen zentroa (500.000) egiteko" azaldu dau Uribek.


Ibon Uribek aurten errealidadea izango dan Antenna proiektuan azpimarra jarri dau. Izan be, obrak 2018ko amaieran hasiko dira: "Aurrekontuaren proiekzinoa 2023raino egin dogu, gastu arrunta optimizatzeko eta inbertsino garrantzitsu hau egiteko, aurrekontuaren egiturari eragin barik", eta ganeratu dau "aurrekontu anbiziotsua dala. Halanda be, aurreztutakoaren zati bat gordeko da gihar finantzarioa izaten jarraitzeko".


Larrazabalek nabarmendu dau "funtsezkotzat" joten diran departamentuetan gastua handituko dala, esaterako, Gizarte-ekintzan eta Enpleguan: "Hazten jarraitu gura dogu beharrizan handiagoak daukizanei lagunduz eta, Enpleguaren kasuan, inbertitzearen aldeko apostua egiten jarraitzen dogu, langabeziako %10eko tasara hurreratzeko helburuagaz".


Aurrekontu-proiektu honetako inbertsino garrantzitsuenak, besteak beste, ondokoak dira:


. N-634ko oinezkoen pasabidea botatzea, Urretan.


. Kirol ekipamenduaren instalazinoa Lapurdin (kirol anitzeko kantxa).


. Beste ludoteka bi, Bengoetxen eta Loiolako Ignazio kalean.


. Bedar artifiziala aldatzea Elexalden.


. Zorua konpontzea Meatzetan.


. Bularra emoteko gunea sortzea Torrezabalen.


. Txandakako aparkalekua eta Udaletxera sartzeko urbanizazino-lanak.


. Bernart Etxepare kalearen urbanizazinoa


. Esan bulegoa Usansolora zabaltzea.


. Olabarri auzoko argiak


. Karteldegi digitalaren hedapena informaziogune publiko gisa.


. Udalaren App-a garatzeko II. Fasea.