Igo
  • 2021/07/21

Udako ordutegian eten egin da ikasgela zerbitzua

Torrezabaleko udal liburutegian eskaintzen den ikasgela zerbitzua eten egingo da udan, eta beraz, hainbat aldaketa izango dira; asteburu eta jaiegunetan, adibidez, ez da zabalduko.

Gazteek sarri erabili ohi duten zerbitzua da ikasketa gelena, batez ere azterketa garaian. Eskaera horri erantzunez, Udalak indartu egin zuen zerbitzua azken ikasturte honetan, ordutegia zabalduz eta espazio berriak gehituz, Bizkaia kaleko 1. zenbakian dagoen lokala kasu.

Udarekin batera, ordea, nabarmen txikitu da eskaera, eta beraz, espazio berri horietako eskaintza eten egin da.

Hortaz, irailaren 5a bitartean, Torrezabal kultur etxeko ikasketa gela egongo da erabilgarri, soilik 09:00etatik 14:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera. Irailean arratsaldez ere irekiko da astean zehar, eta asteburuetan, urriaren 2tik aurrera.

Usansolo eta Aperribaiko liburutegiei dagokienez, udan 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira zabalik, eta iraliaren 6tik aurrera, 15:00etatik 20:30etara bitartean.

Bestetik, Udalak jakinarazten du azterketa garaietan Torrezabaleko erakusketa gela eta errefortzurako espazioa ikasketetarako erabilgarri jarriko direla aurrerantzean ere; zehazki, abenduaren 1etik otsailaren 10era bitartean, eta maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean.