Igo
  • 2018/09/07

Txosnen batzordeak berriro protokoloa diseinatu du santakurtzetan edozein eraso sexista aurrean aktuatzeko

Datozen Galdakaoko santakurtzetarako, Txosnen Batzordeak ondoko prentsa-oharra egin du:


Beste behin ere, Galdakaoko jaiak ate-joka ditugun honetan, Galdakaoko txosna-kideok arduratuta gaude beste herri askotan gertatu diren erasoei erreparatuta.


Ozen diogu!! Galdakaon ez dugu onartuko inolako eraso sexista, xenofobo edo lgtbifobikorik, eta horrelako jarreraren bat agertzen duen orori aurre egingo diogu.


Jakinarazi nahi dugu, edozein jarrera deseroso edo eraso gertatzekotan, Galdakaoko txosnak babes-gune izango direla. Horretarako protokolo bat jarriko dugu martxan, bai erasotzaileak jai-gunetik ateratzeko zein erasotua babesteko



SEXISMO, ARRAZISMO ETA LGTBIFOBIARIK GABEKO JAIEN ALDE!!!