Igo
  • 2020/03/13

Tramitazioak telematikoki soilik bideratuko ditu Udalak

Herritarrekiko arreta zerbitzua telematikoki soilik ematea erabaki du udalak. Hala, Galdakaoko zein Txapelenako ESAN zerbitzuak lanean arituko diren arren, bulegoetako ateak itxita izango dituzte. Baita udaletxeak ere. Telefonoz zein internet bidez emango da arreta zerbitzu hori, aldi baterako.


Coronavirusa harreman zuzenaren bidez kutsatzen da eta aurrez aurreko hartu-emana ahalik eta jende gutxienarekin izatea gomendatzen ari dira osasungintza alorretik. Herritarrei arreta zerbitzua ematen dieten langileen osasun egoera zein herritarrena beraiena zaintzeko helburuarekin hartu du neurria udalak.


Udaleko gainerako langileei ere eskura dituen erraztasunak emango dizkie udalak. Posible den kasuetan etxetik lan egiteko aukera eman die langileei, horretarako baliabideak prestatuta.


Zentzuz jokatzeko eta elkar laguntzeko eskatzen die udalak herritarrei.


Zalantzak argitzeko eta tramiteak egiteko:


Udaletxea, ESAN: 94 401 05 00 - esan@galdakao.net


Gizartekintza: 94 401 05 45 - gizartekintza@galdakao.net


Eise: 94 436 30 32 - eise@galdakao.net


Txapelena: 94 457 18 47 - esan@galdakao.net


https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus/info