Igo
  • 2022/05/02

Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ordaintzeko borondatezko epea zabalik dago, ekainaren 2ra arte

Galdakaoko Udalak jakinarazten du 2022. urteari dagokion Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga borondatezko aldian kobratzen hasiko dela gaurtik aurrera. Horretarako epea ekainaren 2ra arte egongo da irekita. Epe horretatik kanpo, zerga kobratzeko betearazteko epea automatikoki hasiko da. 


Ordaintzeko lekua Kutxabank S.A, Laboral Kutxa eta Caixabank S.A. erakundeak dira. Helbideratu gabeko agiriak ordaintzeko bi bide egongo dira ohikoa izaten den moduan:

  • Aipatutako entitate laguntzaileetako bulegoetan, bizilekuetara bidaliko diren erreziboak aurkeztuz.
  • Ordainketa pasabidea bitartez, www.galdakao.eus web orrian "Nire Ordainketa" atalean.

Inprimaki sorta jasotzen ez bada edo galtzen bada, Udalaren ESAN bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua) eskatu beharko da horren kopia. Ordainagiria ez jasotzeak edota akatsen bat izateak ez du esan nahi zerga ordaindu beharrik ez dagoenik.

Zergadunen erosotasuna areagotze aldera, zergaren ordainketa helbideratzea gomendatzen da. Helbideratzea orain egiteak 2023 urtealditik aurrera izango lituzke ondorioak. 

Erakunde laguntzaileren batean kontua izatekotan, helbideratzea eskatu daiteke ordainketa egiteko unean, eta, bestela, helbideratze-buletina bete daiteke, Udaleko ESAN bulegoan eskuragarri egongo dena. Helbideratutako ordainagirietan kargua ekainaren 2an egingo da.