Igo
  • 2020/03/12

Torrezabalgo, kiroldegietako, musika eskolako, euskaltegiko, ludoteketako, KZ guneetako eta Topaguneetako zerbitzuak eten ditu udalak

Azken orduetan osasungintza alorretik ematen ari diren gomendioak kontutan hartuta, Coronavirusa hedatu dadila saihesteko neurri gehiago hartu ditu Galdakaoko Udalak: kudeatzen dituen hainbat zerbitzu eten ditu. Berria publiko egiten den momentuan bertan etengo dira zerbitzu horiek, eta oraingoz, 15 egunerako neurria izango da.


✅ Honakoak dira erabiltzaileentzat itxiko diren guneak:


Torrezabal kultur etxea (zerbitzu guztiak: kultur eskaintza guztia, antzokia, zinema, liburutegia.)


Kiroldegiak


Musika eskola


Euskaltegia


Topaguneak


Ludotekak


KZ guneak


Liburutegiak


✅ Esan-i eta Txapelenari dagokionez, zerbitzua martxan egongo den arren, tramiteak telefonoz edo telematikoki egiteko eskatzen die udalak erabiltzaileei, bertaratzea premiazkoa eta ezinbestekoa ez den kasuetan.


✅ Adinekoen zentroak ere ixtea erabaki zuen aurrez udalak, eta martxorako adinekoentzat aurreikusita zeuden ekintzak bertan behera uztea.


✅ Martxoaren 8a dela eta prestatuta zegoen programazio guztia bertan behera geratu da.


✅ Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak haurreskola eta ikastetxe guztiak ikasleei ixtea erabaki duela gogoratzen dugu.


Udaletxeak zabalik izango ditu ateak eta gainontzeko udal zerbitzuetako langileak ere lanean arituko dira. Hala ere, herritarrei eskatzen diegu tramiteak telefono bidez zein on-line kudeatzeko, eta, posible den kasuetan, egoitza horietara joatea saihesteko. Neurri guzti horiek Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak jarraituz prebentzio neurri gisara hartu dira.


Udalak aldaketa guztien berri emango du aldiro www.galdakao.eus webgunean, bere sare sozialen bidez, kalean dituen pantailen bidez, hedabideen bidez eta Esan bulegoan.


Neurri horiek guztiak osasun publikoari lehentasuna emanda hartu ditu udalak. Herritarrei beraiei ere, arduratsuak izan eta osasungintza alorretik emandako gomendioak betetzeko eskatzen die.