Igo
  • 2020/10/06

Torrezabalgo ikasketa gela asteburu eta jaiegun guztietan egongo da zabalik

Aste honetatik aurrera Torrezabalgo liburutegiak ateak zabalduko ditu larunbat, igande eta jaiegun guztietan, nagusientzako ikasketa gela gisara. Hortaz, asteburu honetan, larunbat eta igandean ez ezik, astelehenean ere zabalik egongo da, 09:00etatik 21:00etara.


Ikasleen eskari handiari erantzunaz hartu zuen ikasketarako gunea egunero zabaltzeko erabakia udal gobernu honek. Azterketa garaian soilik egokitzen zen liburutegia jaiegunetan lehen, baina eskaintza urte osora luzatzeko erabakia hartu zuen. Neurria martxan jarri eta gutxira, ordea, gune publikoak ixtera behartu gintuen COVID-19ak. Ordutik asteburuetako eskaintza etenda egon da, eta larunbat honetan jarriko da berriro martxan, urte osorako.


Honakoa izango da, beraz, Torrezabalgo ikasketa gelaren ordutegia:


✅ Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 20:30era


✅ Larunbat, igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00era


Gogoratzen dugu astean zehar liburuak maileguan hartu zerbitzua ere martxan izaten duela liburutegiak. Asteburu eta jaiegunetan, baina, ikasteko soilik egongo da zabalik liburutegia, eta ez da mailegu zerbitzurik emango.