Igo
  • 2019/02/11

Torrezabalen haurrentzako antzerki-saioa larunbatean, “Oceanus” obrarekin

Haurtxoentzako eta laguntzaileentzako itsaspeko bidaiaren inguruan gertatzen da. Argudio-ildo honekin, "Baraka T" konpainiak, datorren otsailaren 16an, larunbata, haur-antzerki saio bikoitza eskainiko du, Torrezabal Kultur Etxean (12:00-17:30).


Prezioak:


. 6 euro. Sarrera orokorra.


. 4,5 euro (TKEko bazkideak).


. 5 euro. 65 urtetik gorakoak, langabeak, gazte txartela eta ikasleak.


. 4 euro. Gazteak 13 urtera arte.


Sinopsia:


Gaia, Oceanus umetxoa jaiotzeko zain dago. Zelangoa izango den amets egiten du, bere amaz oroituz. Bitartean, euria da etengabe. Laster, etxean ura sartuko zaio eta arrainez, marmokaz, itsas trikuz, itsas zaldiz eta era guztietako itsasoko bizidunez beteko da, noizean behin ur-azalera irteteko ohitura dutenak eta itsasoaren hondoko iluntasuna eta soinua baino ezagutzen ez dituztenak.


Gaia Ama-lurra da. Eta bere haurra, itsasoa bezain handia.