Igo
  • 2018/12/03

Torrezabaleko Ikasketa Gela zabalik egongo da asteko egun guztietan 2019ko urtarrilaren 27ra arte

Galdakaoko udalak joan dan zapatuan, abenduak 1, Torrezabal Kultur Etxeko Ikasketa Gela zabaldu eban. Zerbitzua 09:00etatik 20:30era, astelehenetik domekara zabalik egongo da, ondoko egunetan izan ezik:


Abenduak 24 eta 31: 09:00etatik 14:00etara.


Abenduak 25, eta urtarrilak 1 eta 6: itxita.


Ikasketa Gela urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik.


Ordutegi honeek jarri dira azterketen aurreko egunetan erabiltzaileek erakutsitako behar handiari erantzunez, bereziki, goi-mailako ikasketetan dabilzen gazteak.


Galdakaoko udalak, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloaren bitartez, gune bi egokitzezn ditu Torrezabal Kultur Etxean,: alde batetik, nagusientzako Liburutegia bera (120 plaza) eta, bestetik, Erakusketa Gela (52 plaza), Liburutegia betetakoan zabaltzen dana.