Galdakaoko udalak joan dan zapatuan, abenduak 1, Torrezabal Kultur Etxeko Ikasketa Gela zabaldu eban. Zerbitzua 09:00etatik 20:30era, astelehenetik domekara zabalik egongo da, ondoko egunetan izan ezik:
Abenduak 31, eta urtarrilak 1 eta 6: itxita.
Ikasketa Gela urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Ordutegi honeek jarri dira azterketen aurreko egunetan erabiltzaileek erakutsitako behar handiari erantzunez, bereziki, goi-mailako ikasketetan dabilzen gazteak.
Galdakaoko udalak, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloaren bitartez, gune bi egokitzezn ditu Torrezabal Kultur Etxean,: alde batetik, nagusientzako Liburutegia bera (120 plaza) eta, bestetik, Erakusketa Gela (52 plaza), Liburutegia betetakoan zabaltzen dana.