Galdakaok indartsu hasi du urtea kultur ikuskizunei dagokienez. Izan ere, Torrezabal Kultur Etxeak arte eszenikoetako 20 ikuskizun baino gehiago hartuko ditu urteko lehen bost hilabeteetan, mota guztietako ikusleei zuzenduta eta era askotakoak: antzerkiak edo musikalak, zirkoa, Klown edo txotxongiloak. Euskarak ere presentzia handia izango du programazio honetan.
Torrezabaleko agertokia estreinatuko duen espektakulua "Man up" antzezlana izango da, non Teatro en Vilo taldeko zuzendariek mozorroa kendu nahi diete maskulinitatearen kontakizun tradizionalari eta haren erreferenteei, ironia, lotsagabekeria eta umore absurdoa baliatuz. Urtarrilaren 17an izango da. Hilabete bakoitzeko programazio osoa honako hau da:
Urtarrila
17 Man Up. Teatro En Vilo, Centro Dramático Nacional
21 Nogen
22 Kutsidazu bidea, Ixabel. Demode Produkizoak
28 Poblado Tour. Hezurbeltzak
30 So. Xampatito Pato
Otsaila
4 Aurora Beltrán
6 Quitamiedos. Kulunka Teatro
11 Ruper Ordorika
13 Alpha. Ganso&Cía
18 Niña Coyote Eta Chico Tornado
19 Porno Vs. Afrodita. Benetan Be
26 Baserri. Proyecto Larrua
Martxoa
7 Contado Por Ellas. La Pacheca Collective
12 Ameriketako Bidaia. Tanttaka Teatroa
20 Etxerik Txikiena. Yarleku Teatro
Apirila
16 Lurrun Minez
24 Botadun Katua. Glu Glu Producciones
30 Zehar. Ertza
Maiatza
9 Antonia. Ékoma Teatro
14 Hnuy Illa. Kukai-Tanttak
22 Úniko. Teatro Paraiso
Sarrerak salgai daude gaurtik, urtarrilak 8, https://galdakao.sacatuentrada.es webgunean, kutxazainean eta Torrezabal Kultur Etxeko leihatilan.
Torrezabaleko bazkideek %50eko deskontuarekin erosi ahal izango dituzte sarrerak galdakao.sacatuentrada.es webgunean eta leihatila elektronikoan, eta kupoia emanaldiaren egunean entregatu ahal izango dute sartzean, sarrerarekin eta Bazkide txartelarekin batera.
2020ko bonoek 2021eko urtarrileko ikuskizunetarako balio dute, eta 2021eko bonoak datorren astean banatuko dira.
Galdakaoko Udalak kulturaren aldeko apustuari eutsiko dio aurten ere, segurua dela uste baitu. Horretarako, segurtasun-protokolo guztiak beteko dira, eta une bakoitzean indarrean dauden osasun-arau guztiak errespetatuko dira.
Hala ere, bete beharreko oinarrizko bi premisa gogorarazten dira:
✅ Ikuskizunak puntualtasunez hasiko dira. Ikusleei erregutzen zaie behar bezalako aurrerapen nahikoarekin etortzea.
✅ Musukoak, distantziak eta desinfekzioa ezinbestekoak direla.
Gainera, Torrezabal Kultur Etxeko bazkide egiteko epea zabalik dagoela gogorarazi nahi du Udalak, eta, horrela, abantaila handiak lortu, hala nola zinemarako doako sarrerak edo kultur ikuskizunetan deskontuak. Horretarako 944010598 telefonora dei daiteke edo helbide elektroniko honetara idatzi: ksanmiguel@galdakao.net