Igo
  • 2020/01/28

Torrezabalek 12 ikuskizun hartuko ditu maiatzera arte programazio biribil eta anitz batean

Torrezabal Kultur Etxeko programazio kulturala "Zaldi urdina" euskarazko antzezlanarekin estreinatuko da aurten. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak Euskadiko historia garaikideko drogen munduari buruz idatzitako antzezlan dramatikoa da, eta guztira 7 aktore igoko dira oholtzara. Hitzordua ostiral honetan da, urtarrilaren 31n, 21: 00etan.


Beste hamaika ikuskizunek Galdakaoko Udalaren aldetik ahalegin eta dedikazio handia jarri den programazioa osatuko dute, 2020. urte honetan, urte biribila den aldetik, kultur eskaintza ere biribila eta era guztietakoa izan dadin: mota ezberdinetako euskarazko antzezlanak, dantzak, ikuskizun komikoak, haurrei zuzendutakoak, pailazoak eta abar, eta beldurra, bullyinga eta adiskidetasuna bezalako gai garrantzitsuen ingurukoak.


Hauek dira gure herrian kulturaz gozatzeko eskaintzen diren aukerak hurrengo hilabeteetarako:


✅ ZALDI URDINA: Urtarrilaren 31n 21:00etan


✅ PINOCCHIO: Otsailaren 1ean 18:00etan


✅ MARI ERRAUSKIN: Otsailaren 15ean 18:00etan


✅ EL PUEBLO DE LOS MELLADOS: Otsailaren 16an 19:30etan


GORRIA: Martxoaren 13an 21:00etan


IKIMILIKILIKLIK: Martxoaren 14an 18:00etan


CINCO HORAS CON MARIO: Martxoaren 26an 20:00etan


SIMPLICISSIMUS: Apirilaren 3an 21:00etan


THE ÓPERA LOCOS: Apirilaren 24an 21:00etan


SAFARI: Apirilaren 25ean 18:00etan


BASERRI: Maiatzaren 22an 21:00etan


BIZI DANTZA, Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Maiatzaren 23an 16:00etan eta 18:30etan


Sarrerak Torrezabal Kultur Etxean edo internet bidez eskuratu ahal izango dira galdakao.sacatuentrada.es webgunean.


Gainera, Udalak Torrezabalen bazkide egiteko aukera gogorazi nahi du, bi modalitateetako edozeinetan: Bazkidea (30 ?/ urteko) eta Bazkidea + (40 ?/ urteko). Horrela, eskaintzen diren abantaila guztiak aprobetxatuko dira:


Bazkidea


. %25eko deskontua TKEko zuzeneko ikuskizunetan eta antzekoak beste hainbat udal-antzokietan


. Programazioaren informazioa email edota sms bidez


. 2 kupoi %50eko deskontuarekin bi pertsonentzat behar bezala iragartzen diren arte eszenikoen emanaldietarako


. TKEko zinemarako 4 sarrera doan


Bazkidea +


. %25eko deskontua TKEko zuzeneko ikuskizunetan eta antzekoak SAREAko udal-antzokietan eta programazioaren informazioa email edota sms bidez


. 4 kupoi %50eko deskontuarekin bi pertsonentzat behar bezala iragartzen diren arte eszenikoen emanaldietarako


. TKEko zinemarako 8 sarrera doan


Erakusketak Torrezabal Kultur Etxean


Aipatutako ikuskizunez gain, Torrezabaleko erakusketa-aretoak, eraikinaren 2. solairuan dagoenak, 5 lan hartuko ditu datozen hilabeteetan:


✅ "Emakumea palestinar Kooperatibetan"(Asamblea de Cooperación Por la Paz): Argazki-erakusketa, urtarrilaren 20tik 31ra.


✅ "Lugares  del  mundo  que  me  hacen  sentir" (Isabel Dominguez Viera): horma-eskulturek, otsailaren 3tik 14ra.


✅ "Adierazteko beharra eta isiltzeko erabakia" (Garazi Etxebarria Azurmendi): Margo erakusketa, otsailaren 17tik 28ra.


✅ "Zapia buruan eta ibili munduan" (Erabide Emakume Elkartea): material ezberdinekin egindako lanak, martxoaren 2tik 13ra.


✅ 65. urterrurrena ospatzeko erakusketa (Andra Mari Dantza Taldea): Arropa eta argazki erakusketa, martxoaren 16tik 27ra.


Erakusketa hauek lanegun guztietan bisitatu daitezke, doan, 17:30etatik 20:30etara.


---


👇Torrezabal Kultur Etxeko 2020 urterako programazioa👇

TKEko_programazioa_2020.pdf