Igo
  • 2021/03/29

Torrezabal Kultur Etxeko liburutegiek ordutegia aldatu dute Aste Santuko oporrei begira

Gaurtik aurrera, martxoak 29, apirilaren 11ra arte, Torrezabal Kultur Etxeko haur eta helduentzako liburutegiek ordutegia aldatuko dute.

Goizez bakarrik irekiko dira: 8:30etik 14:30era helduena, eta 10:00etatik 13:00etara haurrena. Jaiegunetan, apirilaren 1etik 5era, bi liburutegiak itxita egongo dira.

Hala ere, Udalak gogorarazi nahi du ikasketa gela egun guztietan zabalik egongo dela ohiko ordutegian, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 20:00etara, eta 9:00etatik 21:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan. Liburutegiko ordutegitik kanpo ez dira ohiko zerbitzuak eskainiko, hala nola liburuen mailegua edo hemeroteka.