Igo
  • 2021/10/01

Torrezabal Kultur Etxeko ikasgelak ohiko ordutegia berreskuratu du eta asteburu eta jaiegunetan ere zabalik egongo da

Torrezabaleko udal liburutegian eskaintzen den ikasgela zerbitzua normaltasunez emango da bihartik aurrera, urriak 2, eta beraz, asteburu eta jaiegunetan ere aukera hori eskainiko zaie galdakoztarrei.

Gazteek sarri erabili ohi duten zerbitzua da ikasketa gelena, batez ere azterketa garaian. Eskaera horri erantzunez, Udalak indartu egin zuen zerbitzua aurreko ikasturtean, ordutegia zabalduz eta espazio berriak gehituz, Bizkaia kaleko 1. zenbakian dagoen lokala kasu.

Udarekin batera, ordea, eskaera txikitu ondoren, espazio horien eskaintza eten egin zen.

Hortaz, irailetik aurrera Torrezabal kultur etxeko ikasketa gela erabilgarri egon da 8:30etatik 20:30era astelehenetik ostiralera, eta bihartik aurrera, 9:00etatik 21:00etara asteburu eta jai egunetan.

Usansolo eta Aperribaiko liburutegiei dagokienez, ohiko ordutegia berreskuratu dute: 15:00etatik 20:30etara astean zehar.

Bestetik, Udalak jakinarazten du azterketa garaietan Torrezabaleko erakusketa gela eta errefortzurako espazioa ikasketetarako erabilgarri jarriko direla aurrerantzean ere; zehazki, abenduaren 1etik otsailaren 10era bitartean, eta maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean.