Igo
  • 2018/12/14

Torrezabal betetzeko bidean dago abenduaren 15ean Chenoak eskainiko dauen kontzerturako, honezkero 400 sarrera salduta dagozala

Torrezabaleko kontzertu-aretoa beteko bide da Chenoaren kontzertuagaz, datorren abenduaren 15ean (21:00etan). 200 sarrera geratzen dira aforoa osorik betetzeko, honezkero 483 sarrera salduta.


Hasierako talde gisa, Galdakaoko "Now ninah" taldeak joko dau, Oihane Porras (ahots nagusia), Hugo Estebanez (bateria, perkusionista), David Sanchez (gitarra eta ahotsa) eta Johnatan Alvarez (baxua). "Delicatessen" talde honek soul, blus eta jazz bertsino akustikoak eskaintzen ditu, eurek jarritako berezitasunakaz eta Nina Simone, The Beatles, Bill Withers edo Amy Whinehouse moduko taldeak berreskuratuz.


Sarrerak www.galdakao.eus helbidearen bitartez eskuratu leiz.


Sarreren prezioak ondokoak dira:


. Sarrera orokorra: 15 euro.


. TKEko bazkidek: 11,25 euro.


. Adinekoak, langabeak, 10 personatik gorako taldeak: 13,5 euros.


Kontzertu honen enpresa sustatzaileak azaltzen dauenez, Chenoak ez daau atxakirik behar zuzenean kantetako. Kontzertuak egiteko aukera izatea bera opari bat da beretzat. Zuzenean egiten dauen musika entrenetan jarraitzen dau eta publikoagaz kontaktua manteniduz, proiektu barria prestetan dauen bitartean. Azken baten, sekula ez zara aztertua izatetik aske".


"No puedo dejar de cantar, es un anhelo. Hacer conciertos no tiene etapas", autortzen dau Chenoak.


Helburu horregaz, artistak aurten bere jarraitzaileek eskatutako kantuak berreskuratu dauz, arrakasta handikoak alde batera itxi barik, noski, kantaldi guztietan jentea hunkituz.