Igo
  • 2021/07/23

Tirolina jarri du Udalak Usansoloko Emakumeen Plazan, aurrekontu parte hartzaileetako eskaera beteta

Pozarren hartu dute usansolotarrek iritsi berri zaien tirolina. Ostiraletik dago erabilgarri, eta oso harrera ona izan du; etengabe dabiltza haurrak gora eta behera.

Usansolotarrek 2021erako aurrekontu parte hartzaileetan egindako proposamena da gauzatu dena. "Tirolina, soka-egitura edo kolunpio handia Usansoloko parke berrian"; hori zen eskaera.

20 metrotik gorakoa da jarri den tirolina, mantenu lanik behar ez duen robinia egurrezko egitura du, eta kautxozko zola berdea, belarra hazten denean harekin bateratu eta harmonia bisuala sortuko duena.