Igo
  • 2019/05/02

Teatro Paraiso konpainiak «Xocolat» haurrentzako lana aurkeztuko maiatzaren 4an, larunbatean; hots, amets egiteko probokazio bat

Teatro Paraiso konpainiak «Xocolat» 2 eta 5 urte arteko haurrentzako lana aurkeztuko du Torrezabalen maiatzaren 4an, larunbatean, 18:00etan: amets egiteko probokazio bilakatuko den sorpresa eszeniko gozoa.


Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean, lagun berria iritsiko zaio, kanporakoia, dibertigarria eta oldarkorra dena, monotoniarekin aspertu egiten dena. Egun batean, biek beren begiradak gurutzatuko dituzte ezohiko gauza bat egiteko: txokolatea probatu, dastatu eta gozatu!


Bat-batean, dena aldatuko da! Elkarrekin hegan egingo dute txolokatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.


Prezioak:


. Sarrera orokorra: 6 euro.


. TKEko bazkideak: 4,5 euro.


. 65 urtetik gorakoak, langabeak, gazte txartela dutenak eta taldeak: 5 euro.


. 13 urtetik beherakoak: 4 euro.