Igo
  • 2022/04/28

Talde laguntza saioak, hitzaldiak eta ibilaldi osasuntsuak, zaintzaileak zaintzeko

Zainduz programak Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintza arloak bultzaturik, jarduera berriak antolatu ditu ondorengo hilabeetarako. Ekintzen helburua da menpekotasuna duten pertsonen familia zaintzaileei laguntzea. 

Honakoak dira urteko bigarren hiruhilekorako antolatu diren ekintzak:

  • Talde laguntza (1): Naroa Azurmendi psikologoaren eskutik egingo da, maiatzaren 4an, 11n, 18an eta 25ean eta ekainaren 1ean, 8an eta 15ean 11:00etatik 12:30era. Torrezabal Kultur Etxeko 2. gelan izango da. 
  • Talde laguntza (2): Kasu honetan ere Naroa Azurmendi psikologoak eskainiko du saioa, GAUR apirilaren 28an, maiatzaren 12an eta 26an eta ekainaren 9an 11:00etatik 12:30era Eperlandan, Aperribain. 
  • Hitzaldiak: 
    • “Aurretiazko borondateak” Mari Mar Aranarekin, maiatzaren 12an 16:30ean hasita 18:00ak arte, Izarra adineko pertsonen elkartearen egoitzan. 
    • “Emozioak eta norbere burua zaintzea” Ana Badiolarekin, maiatzaren 19an 16:30ean hasita 18:00ak arte, Izarra adineko pertsonen elkartean. 
    • “Generoa eta zaintzak” Esther Alonsorekin, maiatzaren 26an 16:30etik 18:00ak arte, Izarra adineko pertsonen elkartearen egoitzan.
  • Ibilaldi osasuntsuak herrian zehar: Maiatzaren 5ean eta 19an eta ekainaren 2an eta 16an egingo dira Naroa Azurmendiren gidaritzapean, 11:00etatik 12:30era.

Jarduera guztiak menpekotasuna duten senitartekoen zaintzaileei zuzenduta daude, doakoak dira, eta izen ematea telefonoz egin daiteke 94 401 05 45 zenbakian.