Igo
  • 2020/09/16

Tabernen kokapen handitua mantenduko da urriaren 31ra arte

Udalerriko tabernetako terrazek urriaren 31ra arte euren egungo kokapen handitua mantentzeko baimena edukiko dute, hau da, COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz onartu ziren toki berriak.


Arestian aipaturiko dataz geroztik, izurritea agertu baino lehenagoko lekuetara itzuliko dira. Erabaki horiek guztiek aldaketak nozitu ditzakete ahalmena duen administrazioak har ditzakeen izurritearen aurkako neurrien arabera.