Igo
  • 2020/03/14

Taberna eta dendak ixteko, etxean gelditzeko eta elkar zaintzeko eskatu die herritarrei Galdakaoko Udalak

Janari denda, farmazia eta oinarrizko bizigaien dendak ez diren gainerako taberna, denda eta komertzioak ixteko, autoisolamendu neurriak hartuta etxean gelditzeko, eta zaintza kolektiborako guneetan parte hartzeko proposatu die Galdakaoko Udalak herritarrei, bandoa kaleratuta.


Hona udalak ateratako bandoa, hitzez hitz:


Europako gainontzeko herrialdeetan hartzen ari diren neurriak jarraituz, gure herritarrei gomendioa luzatzen dizuegu:


1. Herriko denda, taberna eta beste komertzioak itxita izateko gomendioa egiten dizuegu, salbu janari denda, farmazia eta oinarrizko bizigaien dendak.
Gure aldetik behin egoera normaltasunera datorrenean, guzti honek izan ditzakeen ondorio ekonomikoak ahalik eta gutxien izan daitezen ahalegina egingo dugu beste erakunde batzuekin batera.


2. Ahal den heinean autoisolamendu neurriak hartu, etxean geldituz. Batez ere, pertsona adinduei etxetik ez irtetzeko gomendioa egiten diegu, larraildi kasuan ezik.


3. Zaintza kolektiborako irekitako espazioetan parte hartzeko eskaera egiten dizuegu arrisku talde batean ez zaudeteneoi eta honetarako aukera duzuenoi.


Bereziki herritarroi eskerrak ematen dizkizuegu pandemia honi aurre egiteko egiten ari zareten ahaleginagatik.


---


📎 BANDOA PDF-AN 👇

COVID19_Bandoa_Martxoak_14.pdf