Igo
  • 2019/02/20

Sexualitatearen eta afektibitatearen heziketa eta genero-indarkeriaren prebentzio programa eramango da Galdakaoko ikasgeletara

Galdakaoko udalaren Berdintasun Arloak ikasturte honetan sexualitatearen eta afektibitatearen heziketa eta genero-indarkeriaren prebentzio programa ipiniko du martxan zenbait ikastetxetan.


Programa honek 30.000 euroko aurrekontua izango du bi urterako eta Galdakaoko udalaren emakumeen eta gizonen II. Berdintasun Plana 2014-2017an garatu behar diren helburuen eta egintzen barruan dago.


Plan honetan, ondoko helburuak daude:


. Balioen aldaketa sustatzea, rol sozialak eta sexuaren araberako estereotipoak desagerraraziz. Horretarako, Galdakaoko gurasoei, hala nola haurrei zuzendutako koedukazioko jarduerak antolatzea proposatzen da.


. Emakumeen aurkako indarkeriazko portaeren prebentzioa hobetzea. Gazteei zuzendutako tailerrak antolatzen jarraitzea proposatzen da, indarkeriazko portaera sexistak prebenitzeko eta tratu onak sustatzeko.


Momentu honetan, kontratazio-fasean dago, programa hau 2018-2020ko aldian diseinatzea eta aurrera eramatea.