Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Sexu eta afektibitatearen inguruko aholkularitza zerbitzua abiatu du Udalak gazte eta nerabeentzat: g puntua

Gazteria   2022/06/01

Udalak gazteei eta nerabeei zuzendutako sexu eta afektibitateen inguruko aholkularitza zerbitzua jarri du abian. Zerbitzu honen helburu nagusia da gure udalerriko gazteen arteko harreman osasuntsuagoak, errespetuzkoagoak eta berdintasunezkoagoak bultzatzea. Halaber, erreferentziazko zerbitzua izan nahi du indarkeria matxisten prebentzio eta detekzio goiztiarrean.

Horretarako, zerbitzu honek aholkularitza, arreta eta laguntza eskaintzen ditu, sexualitatearen eta harreman afektiboen inguruan planteatzen dituzten kezka, zalantza, zailtasun eta abarrei erantzuna emanez:

  • Indarkeria matxistak
  • Genero-identitatea.
  • Sexu-bizipenak
  • Zailtasunak, jokabide txarrak
  • Tabuak, mitoak eta errealitateak
  • Sexu-aniztasuna
  • Etab. 

Gune konfidentziala da, eta honako hauen bidez egin ahal izango dira kontsultak:

Korreo elektronikoa: gpuntua@galdakao.eus
Telefonoa, whatsapp, telegram: 675 700 089
Aurrez aurre: Plazakoetxeko 1. Txaleta, 2. pisua