Igo
  • 2021/02/10

Segurtasun sailburuordearekin bildu da Galdakaoko alkatea, herriko ertzain etxerako asmoei buruzko informazioa jasotzeko

Galdakaoko eta Basauriko ertzain etxeetan kudeaketa bateratua ezartzeari buruz eta horrek eragingo lituzkeen ondorioei buruz azkenaldian argitaratu eta entzun diren informazioak argitzeko helburuz, Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordearekin bildu da gaur Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea.


Zeresana ematen ari da Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak iragarritako neurria, Ertzaintzako sindikatuen esanetan hainbat zerbitzu Galdakaotik desagertzea ekarriko lukeelako neurriak. Alkatea ertzainen ordezkari horiekin bildu da azken asteetan, sindikatuen eskariz.


Informazio ofizialik ez zuen, ordea, Galdakaoko Udalak, eta hainbat alor argitzeko eskaera igorri zuen alkateak Segurtasun Sailera. Segurtasun Sailak erantzun ditu Udalak idatziz egindako galderak, eta horrez gain, Galdakaokora joan da azalpenak ematera.


Gaur batzartu dira Iņigo Hernando alkatea eta Estepan Goioaga udaltzainburua Josu Zubiaga Segurtasun sailburuordearekin eta Rodrigo Gartzia Ertzaintzaren zuzendariarekin, Galdakaoko udaletxean.