Igo
  • 2020/09/11

Sasi guztien gainetik, euskara ikasteari eutsi

Arrazoi ugari egon badaude euskara ikasteko. Oraingoan ere Galdakaoko euskaltegiak prest daude egoera berezi honi aurre egiteko, kalitateko irakaskuntza emateko era presentzialean, beren instalazioak ratio berrietara egokituz, babes neurri guztiak beteaz, ikasleen osasunari lehentasuna emanez. Halaber, beharrezkoa izanez gero, prest daude irakaskuntza birtualari ekiteko, ikaslearen ikasketa prozesua eten ez dadin.


Izena emateko bideak honako hauek dira:


✅ Udal Euskaltegia


Matrikulazioa epea irailaren 3tik 25era.


COVID-19a dela eta, 2020/2021 ikasturteko ratioa 8 ikaslera mugatuko da.


Tarifa guztiak hemen: https://www.galdakao.eus/euskaltegi/curso.shtml?rd=3223


AEK


Matrikulazioa epea irailaren 1etik 30era.


COVID-19a dela eta, 2020/2021 ikasturteko ratioa 8 ikaslera mugatuko da.


Informazioa: https://www.aek.eus


Matrikula gauzatzeko ezinbestekoa izango da Euskaltegira joatea, Barandiaran kalea 8, 10:00etatik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. Informazio gehiago: 94 456 41 19.


Aurrekoekin batera, Galdakaoko Berbalagun ekimenak bere 15. edizioa beteko du. Bertan parte hartzeko izena eman nahi duenak egitasmoa sustatzen duten edozein erakunderengana jo beharko du: Galdakaoko AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia edota Udala (Torrezabalen dagoen euskara zerbitzuan), baita telefonoz (607632345) edo e-postaz (galdakao_berba@aek.eus) ere. Urriko lehen astetik aurrera hasiko dira taldeak martxan. Beraz, izena emateko epea irailean zehar zabalik dago.


Galdakaoko Udalak euskaltegietan edota Berbalagunen izena emateko gonbitea luzatu nahi dizue. Iaz, 500 ikasletik gora ibili zen euskara ikasten arrazoi desberdinek bultzatuta eta izurritearen ondorioz arrazoi horietako batzuk agerian geratu dira: umeak etxean ikasi behar izan dutenean zein lagungarria den euskera jakitea ikusi dugu edota lan egoeraren etorkizuna zalantzez beterikoa den honetan euskara menperatzea erabakigarria izan daitekeela sentitzen dugu. Batengatik ala bestearengatik gure herrian euskara ikasteko eta hobetzeko aukerak, arrazoiak bezainbeste, egon badaude.


Eta noski, ikasitakoa praktikatu! Euskerarik onena, erabiltzen duguna!