Igo
  • 2018/09/07

Santakurtzetan, Euskaraldia han eta hemen

Udako oporren ostean, martxan da atzera ere Galdakaoko Euskaraldia. Santakurtzetan hainbat lekutan ikusiko dituzu Euskaraldiaren kartel, esku-orri, pegatina eta gainerakoak. Gero eta gutxiago falta da «Euskaraldia: 11 egun euskaraz» hasteko.


Euskal Herri oso-osoa hartzen duen ekimena da Euskaraldia, eta Galdakaok ere parte hartuko du, beste makinatxu bat herrik legez. Herritarrok zeresan handia daukagu ekimen honetan; horregatik, Santakurtzetan hainbat lekutan Euskaraldiaren berri ematen egongo da Galdakoko batzordea.


Euskaraldia nork, zelan, non eta zergatik ez dakizula? Trankil, hemen izango dituzu mahai informatiboak zure zalantzak argitzeko: Irailaren 8an, zapatua, Urreta kiroldegian, 19:30ean; irailaren 9an, domeka, Kurtzeko plazan, bertso-jaialdian, 18:30ean; eta, irailaren 15ean, zapatua, frontoian, pilota partiduan, 18:30an.


Eta, gainera, beste hainbat lekutan esku-orriak eta pegatinak banatzen egongo gara, edozein galdera erantzuteko prest.


Zer da Euskaraldia?


Makina bat elkarte eta herriren babesa lortu duen ekimena da Euskaraldia. 11 egunean, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz jardutea proposatzen du Euskaraldiak. Euskaraz pentsatzen duguna baino gehiago komunika gaitezkela erakutsi gura du ekimenak.


Euskaraldian parte hartzeko rol bi sortu dira: Ahobizi (euskaraz badakizu, eta egiteko prest zaude) edo Belarriprest (euskaraz ondo konpondu ez arren, euskaraz entzuteko prest zaude). Eta, uztailean, Galdakaoko 11koa aurkeztu genuen, Euskaraldiaren alde egiteko konpromisoa hartu duen galdakoztar taldea.



Informazio gehiago:


www.euskaraldia.eus


galdakao@euskaraldia.eus