Igo
  • 2019/09/09

Santakurtzetako programaren 15.000 ale banatu dira, guztira 160 ekintza programatu direlarik

Egun gutxi falta dira 2019ko santakurtzetako hasierako txupina pizteko. Hori dela eta, Galdakaoko udalak jaietako programaren 15.000 ale banatu ditu azken egunotan, guztira 160 ekintza programatu direlarik, irailaren 13tik 22ra bitartean.


Ekintzak ostiralean hasiko dira jaietako desfilearekin, Plazakoetxetik hasita. Jarraian, Mozoilo Irratiak eta herriko Jubilatuen plataformak elkarrekin txupinazoa eta pregoia irakurriko dute. Ondoren, Oxabi eta Hellydays, herriko taldeen kontzertua izango da Ardanza Parkean. Larunbatean, Kurtze Santuaren egun handian, 11:15ean, meza aurretik Korporazioaren ekitaldi nagusia izango da; meza ondoren, Bizkaiko Sokadantza.


Jaietan ondoko taldeek joko dute:


Irailak 14 - 22:30 - Akabu / Tremenda Jauría, Ardanza Parkean


Irailak 20 - 22:30 - Otuz / Eskean Kristö eta Itziarren semak, Ardanza Parkean


Irailak 20- 23:00 - Asier Bilbao, Kurtzeko Plazan


Irailak 21 -23:30 - Fangoria, Kurtzeko Plazan.


Bi larunbatetako kontzertuen ondoren, nobedade gisa, herriko gazteen eskutik DJ Gaua eta erromeriak izango dira txosnetan.


Gainera, ostalariek euren kontzertuak eskaintzea lortu da, euren artean kolaboratuz eta Galdakaoko santakurtzetan ostalaritza sektorearen parte hartzea eta inplikazioa sustatuz. Era berean, eskaintza musikala handitu da, txosna-gunean kontzertuak eta Kurtzeko plazan Dj-ak programatuz.


Bestalde, hilaren 20an, ostirala, Orquesta Remix-en kontzertu-kamioia Mugaburu kalearen eta Agirre Lehendakariaren Plazaren artean kokatuko da, 24:00etan. Gainera, hilaren 14an, larunbata, 10:00etatik hasita, Plazakoetxen paella txapelketa programatu da eta, hilaren 15ean, igandea, 16:00etan, Elexaldetik Goitibeheren jaitsiera izango da, berriro Galdakaotik antolaturik.


🔗 Programa osoa hemen kontsultatu 👇

Santakurtzak2019programa.pdf