Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Santakurtze eguna ospatzen da gaur, jaietako egun handia

Jaiak   2022/09/14

Irailak 14 ditu gaur, bi urteren ostean, Santakurtze eguna ospatzen ari dira galdakoztarrak, usadioari eutsiz. Eguerdian Andra Mari dantza taldeko dantzariek Ardanza lehendakariaren parkea hartu dute Bizkaiko soka-dantza egiteko. Bertan egon dira udal-gobernuko zein udaleko bestelako zinegotziak ere. Bi udaltzaingok gainera, Ikurriña eta Galdakaoko bandera eutsi dute ekitaldian zehar. 


Lehenengo Iñigo Hernando alkatea eta ostean Amets Iturbe Jaietarako zinegotzia ere dantzan aritu dira Andra Mari dantza taldearekin batera. Biribilketa batekin eman diote amaiera ekitaldiari.
Galdakaoko Udalak Santakurtzeko egun berezia opa die galdakoztarrei eta gogorarazi nahi die ez duela inolako erasorik onartuko.