Igo
  • 2019/09/02

Santakurtzak 2019ko koadrila txapelketarako puntuagarriak diren frogak

Datorren irailaren 13an hasiko diren Galdakaoko Santakurtzak jaiekin batera XXI. koadrilen txapelketa martxan jarriko da.


Aurten txapelketak 33 ekintza izango ditu eta berri honen amaieran erantsita dagoen taulan ikus daitezke.


Parte hartu nahi duten koadrilek irailaren 11a baino lehen izena eman behar dute Udaletxean eta ondorengo baldintza hauek bete behar dituzte:



  • 4 kide gutxienez izan behar ditu taldeak

  • 16 urte baino gehiago izan behar dira

  • Koadrilen jantziarekin egin behar dira frogak


👇Santakurtzak 2019ko koadrila txapelketarako frogak

Kuadrilla txapelketa taula.pdf