Igo
  • 2018/06/18

Sanjuanak ekainaren 23an ospatuko dira, jarduerak Galdakaoko zonalde desbardinetan antolatuz

Galdakaoko Udalak, Kultura, Gazteria eta Kirol Arloaren bitartez, eta herriko alkarteen lankidetzagaz, gauez izango dan jarduera-programa antolatu dau ekainaren 23rako.


"Eremu desbardinak bilatu ditugu jenteak errezago parte hartu dagian eta aurreko edizionetan erakutsitako inplikazio maila mantentzeko. Barriro be alkarteei eskerrak emon gura deutsieguz programa hau aurrera ateratzen laguntzeagaitik, beti be partizipazioa bultzatuz, zabalik herritar guztientzat", komentatzen dau Ainhoa Agirregoikoa, Kultura eta Gazteriako zinegotziak.


Prestatutako programa honakoa da:


Ekainak 23


SAN JUAN BEZPERA


22:00


SAN JUAN SUA (Santi Brouard plaza)


Andra Mari Dantza Taldea


Erritualak eta konjuroak, San Juanetako kantuak, umeen jokoak, erromeria


22:45


SAN JUAN GAUA


(Mugaburuko landa)


GUZUR ARETXA KULTUR ELKARTEA


Trikitilariak, Txalapartariak, San Juan Sua, Txokolatea


23:00


Berbena Lehian


Mugaburuko landa