Igo
  • 2019/10/08

Samsara Nepal Gobernuz Kanpoko Erakundeak Nepalen ospitalea sortzeko ametsa bete du

Samsara Nepal Galdakaoko GKEk bere ametsa bete du: Ear Care Nepal erakundearentzat ospitalea sortzea. Honezkero, bete-betean funtzionatzen ari da Latipur-en dagoen Sanepan-eko "Hospital Star"-eko solairuetako bat. Honetan kirofanoa, audiometria gela, kontsulta eta  ebakuntza osteko eta aurreko gela martxan daude. Hauetaz gain, haurrak ebakuntza aurreko egunetan, zaintza fakultatiboan, ingresatuta egon daitezen gune bat zabaldu da ere.  "Erronka oso handia genuen, eta ametsak errealitate bihurtzen dakien Milan Maharjan-i esker, eta Dungsey Gyetrul Jigme Rinpoche-ren eta Swish Ripa Fundation-en ekarpen handiari esker lortu dugu. Lehenago indarrak batu behar genituen dena aurrera atera dadin, baina orain askoz gehiago eta gogorrago egin behar dugu lan, Ospitaleak aurrera egiten jarrai dezan, operazioak egiteko teknologiaz hornituz. Ospitale ona izan dadin gehiago behar dutenentzat", baieztatzen dute Samsaratik.


Horregatik, "urtero bezala, Gabonetako Loteria Solidarioa jartzen dugu salmentan. 5 euroko txartel bakotzeko, euro 1 Nepalerako izango da. Txartelak salgai daude ondoko lekuetan: Zurrut Taberna, Rosa Arzamendi Masaje Zentroa, Pinturas Nabartu Galdakao eta Respira 7 Yoga Zentroa. Gabonetan ere azoka solidarioa egingo dugu eta Egutegi Solidarioekin hasiko gara. Gure elkarte txikiaren bitartez lortzen dugun elkartasun guztia apurka-apurka emanez joango gara", diote elkartetik.


ArgazkiakSamsara Nepal - Facebook